XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(12) a. lanean ari da
b. jostetan ari da
c. negarrez ari da
d. saltoka ari da
e. deika ari da.

Kasu guzti hauetan da adizkian baldin bada aspektua, bera denez gero benetako aditza, zer egiten dugu bestelako aspektu-markak ezarri nahi ditugunean?.

Argi denez, ariri erantsi: aritu aritzen ariko.

Hori dela eta, honela geratzen zaizkigu parekaturik oraingoan adizki trinkoak eta ari izan:.

Azkeneko lerroan ikusten denez, ari ez dugu jokatzen eta eduki semantiko garbirik ez duenez (ez baita aditza) nolabaiteko laguntza behar du esanahia biltzeko: horretaz seinalatu dugu inesiboaren -n hori.

Gauza batez ohar gaitezen, dena dela: etorkizuna seinalatzerakoan ariko jarri da hor, etorkizuneko marka zuzenean erantsi diogularik ari-ri.

Esana dagoenez, marka hori aspektu burutua seinalatzen duen adizkiari gaineratzen zaio normalean:ekarri-ko lotu-ko, e.a.

Aldaki hau ere onartzen da ari-ren kasuan eta, hortaz, biak ontzat ematen dira: ariko nahiz arituko.

Halaz guztiz, formari dagokionez, gauzak nahasixeago ditugu oraindik: zenbait idazleren ustez, ari horri zuzenean eranstea aspektu markak ez omen da batere jatorra eta izan aditzaren laguntza behar izaten omen du beti: ari izaten da (suele ocuparse / il s'occupe habituellement bezala ematen digu Azkuek bere hiztegian), ari izan da, ari izango da nahiz ari izanen da (azkeneko biak etorkizuna seinalatzeko erabiliak).

Ez dugu uste arau estuegirik eman daitekeenik hemen, eritziak eritzi, forma guztiak baitira onak, nahiz ausartzen garen esatera hasieran paratu ditugun hirurak ditugula maizenik erabiliak.

Gauzak honela, bada, aldaki guzti hauek izanen genituzke (azpimarraturik aspektua): (...).